KAPUKOKIROLAK Ziberkazetaritza ikasleen taldeak erreportaje multimedia berri bat sortu du, kaleko artearen ingurukoa, Bilbon testuinguratua.
Erreportajea ikusteko, zoaz hurrengo Wix web orrialdera.
Zure iruzkina utzi beldurrik gabe!
Libe Nieto, Unai Martinez, Eneko Lozano eta Itsasne Lopez.
jueves, 20 de diciembre de 2012
viernes, 14 de diciembre de 2012
lunes, 3 de diciembre de 2012
lunes, 5 de noviembre de 2012
martes, 23 de octubre de 2012
Lance Armstrong txirrindulariari zazpi tourrak kendu dizkiote
Itsasne LÓPEZ ZABALETA
Estatu Batuetako antidoping agentziak, (USADA)
Lance Armstrong txirrindularia salatu du esanez bere karrera profesionala iraundu
zuen bitartean behin eta berriz dopatu zela. Informe hau publikatu bezain
laster, UCI, Nazioarteko Txirrindularitza elkarteak, Lance Armstrongi 1999tik
2005ra irabazitako 7 tourrak ezeztatzea erabaki
du. Hemendik aurrera ezin izango du
berriro txirrindularitza profesionalen aritu eta tourren garaipena, bigarren
sailkatuei emango zaie.

UCI elkarteko McQuaid presidenteak esan du ez zutela inoiz Armstrongen inguruko dopingari buruz ezer jakin, eta azpimarratu du ere, txirrindulariari egin zioten 218 kontrolak negatiboak eman zutela.
Berri honek bitan banatu du txirrindularitzaren mundua, batzuk Lance Armstrongen errugabetasunean sinesten dute eta beste batzuk aldiz uste dute tamalgarria dela txirrindularitzan bizitzen ari dena eta Lancek ordaindu beharko duela urteetan zehar egin duenagatik.
Egoera hau ikusita,Rabobank banku holandarrak, zenbait txirrindularitza taldeen babesle izateari utziko dio. Bert Bruggink, Rabobank kontseiluko zuzendariaren esanetan, jadanik ez dute txirrindularitza justu eta garbian sinesten.
domingo, 21 de octubre de 2012
Mestalla ez da Athleticentzat
LOZANO, Eneko
Athleticek partidu ona egin arren, ez zuen punturik lortu Mestallan. Partida Athleticen alde zegoen 68. minutuan Undiano Mallenco epaile nafarra Ander Herrera kanporatu zuen arte. Handik aurrera Valentzia izan zen nagusi eta epikotasunez betetako erremontada lortu zuen, aurretiaz entzuten ziren txistuak isilaraziz. Valentzia ligako sailkapenean postuak igotzen doa, talde bizkaitarra berriz, beheko postuetan mantentzen da zaleen zalantzak areagotuz.

Markagailuak adierazten zuen moduan, lehen zatian Athletic izan zen partidaren jaun eta jabe. Baina zaleen txuri-gorrien kalterako, bigarren zatia partiduaren norabidea erabat aldatu zuen. 68. minutuan Ander Herrera, Valentziako Tino Costa erdilariarekin borrokan hasi zen eta epaileak txartel gorria erakutsi zion, jokalaria aldagaletara joatera behartuz.
Kanporaketaren ondorioz Athleticek 10 jokalariekin jolastu behar izan zuen eta egoera horretaz baliatuz, Valentzia partiduaren jabe izaten joan zen. Bizkaitar taldeak 88. minutura arte haren abantaila defendatzea lortu zuen baina azkenenean berdinketaren gola heldu zen Tino Costaren esku. Partida berdinketan amaitzeko itxura zuen baina 90.minutuan Valdezek Adurizen bi golak baliogabetu zituen Valentziari garaipena ematen zion hirugarren gola lortuz.
sábado, 20 de octubre de 2012
Imanol Cruz eta Maite Arraiza fondistek irabazi dute aurtengo Hiru Hondartzetako Cross Amstel lasterketa
MARTINEZ de SOSA, Unai
Imanol Cruz eta
Maite Arraiza fondista donostiarrek irabazi zuten aurtengo Hiru HondartzetakoCross Amstela, XXIII. edizioa dena. Imanol Cruzek 31:04 minutuko denbora egin
zuen eta Maite Arraizak 36:48 minutukoa.

Imanol Cruz oso
gustura joan zela azaldu zuen lasterketaren ostean eta indartsu sentitu zela
argitu zuen. “Parte hartu nuen lehenengo aldian bigarren geratu nintzen, eta
aurtengoan lehenengoa. Lehiakortasuna oso altua da”, esplikatu zuen arnasa
hartzen zuen bitartean.
Aurtengo edizioko
erritmoa oso azkarra izan zen, bigarren kilometrorako soilik 6:06 minutuko
denbora zeramatzaten (gutxi gora behera 3 minutu kilometro bakoitzeko).
Datuei begira,
korrikari guztien %26a (767 parte-hartzaile) emakumeak ziren. Geroz eta emakume
gehiago animatzen da lasterketa hauetara.
Hiru Hondartzetako
Cross Amstel lasterketa Jakintza Atletismo Taldeak urtero antolatzen duen
lasterketa da, 10 kilometrokoa. Urte honetakoa, antolatzen den XXIII. aldia da.
Donostiako 3 hondartzen (La Concha, Zurriola eta Hondarreta) inguruko
lasterketa denez, izen hori hartu ohi du eta urriko bigarren igandean izaten
da. Diariovascok lasterketaren argazkiak eta helmugako bideoak eskaintzen ditu.
Igande honetan, urriak 21, Donostiako Klasika lasterketa izango da, 15 kilometrokoa.
Hamaseigarren edizioa izango da eta 4600 parte-hartzaile baino gehiago izango
ditu.
viernes, 19 de octubre de 2012
Felix Baumgartner XXI mendeko superheroi berria
NIETO, Libe
Pasaden igandean, urriaren 14ean, Felix Baumgartner kirolari austriarrak 39.068 metroko altueratik, estratosferaraino hain zuzen, jauzi egin zuen globo aeroestatiko batean. Igoerak bi ordu eta 35 iraun zituen arren jeitsierak 15 minutu baino ez zituen iraun. Jauziaren lehenengo berrogei segundutan 1.342ko kilometroko abiadura arrapatu zuen horrela soinu-langa hautsiz.
Red Bull stratos izena eman zioten misio honi eta bertan zenbait zientzialarik, Red Bull edariak,
Joseph Kittinger koronelak eta noski Felix Baumgartner parte hartu zuten. Bost urtez egon ziren jauzia prestatzen.

Baina azkenean Felixek ez zituen lau errekorrak bete, hiru errekor baizik: altuera garaienetik jauzi egitea, globo batekin punturik urrutienera heltzea eta soinu-langa haustea.
Baina Felix Baumgartner ez zen estratosferatik salto egiten zuen lehen gizakia, Joe Kittinger, garaiko USAFeko kapitaina zenak, 29.565 metroko altueratik jauzi egin zuen Manhigh proiektuan eta hau ondo atera zela ikusita 1960an 31.333 metrotik jauzi egin zuen. Joek Red Bull stratos proiektuan lagundu du.
domingo, 30 de septiembre de 2012
42 domina Espainiar taldearentzat aurtengo para olinpiar jokoetan Londresen
Libe NIETO
Pasaden abuztuak 29an hasi ziren 2012ko para olinpiar jokoak Londresen. Hamaika egun iraun zituen kirolez beteriko ekitaldi honek, herrialde guztietako kirolari elbarritu onenak hurbildu ziren bertan parte hartzera eta euren trebetasunak erakustera.

Aurtengoan ere Espainiako taldea bertan zegoen. Guztira 42 domina lortu zituzten espainiar kirolariak: zortzi urrezko, hemezortzi zilarrezko eta hamasei brontzezko domina.
Kirolari Espainiar guztien artean sei Euskaldunak ziren: Richard Oribe eta Ander Romarate, igeriketan; Asier Garcia, saskibaloian; Aitor Oroza, txirrindularitzan; Laura Garcia, judoan; eta Mari Carmen Rubio, arku-tiroan.
Irailaren 9an jokoei amaiera ematen dien itxiera klausura izan zen beraz lau urte itxaron beharko dugu emozioz eta merituz beteriko Paraolinpiar jokoak ikusteko berriro ere.
Rigoberto Uran kolonbiarrak Piemonteko Giroa irabazi du
LÓPEZ ZABALETA Itsasne
Gran Piemonteko
giroa denboraldiko bigarren garaipena izan da Rigoberto Uran
txirrindulariarentzat. Sky taldeko kideak, zilarrezko domina lortu zuen
Londreseko Joko Olinpikoetan eta
asteburu honetan bere bigarren garaipena lortu du Piemonteko Giroa irabaziz.
![]() |
16 taldeko 128 txirrindularik parte hartu
dute aurten Gran Piemonteko 98.edizioan. 188 kilometroko itzulia Biella
eta Fossano hirietan ospatu da. Aurresaten zen bezala, Favaro Mendi igoera izan
da garailea ezagutzeko etaparik erabakigarriena.
Izan ere, itzuliari amaiera emateko 300 metro
besterik geratzen zirenean, Rigobertok aurrera jo du Katusha taldeko Luca
Paolini atzean utziz eta aurtengo Giroaren irabazlea bilakatuz.
4 segunduko aldea egon da irabazlea eta bigarren
postua lortu duen Luca Paoliniren artean. Hirugarren postuan Euskaltel Euskadi taldeko Gorka Verdugo
iritsi da Paolinik egindako marka berarekin.
Lewis Hamiltonek Mercedes taldearentzat lan egingo du datorren urtean
MARTINEZ de SOSA, Unai
Lewis Hamiltonek, orain McLarenen kotxe gidariak, Mercedes taldearentzat lan egingo du datorren urtean Formula Batean. 60 milioi librako kontratua sinatu du 3 urtez eta Michael Schumacher alemanaren tokia hartuko du, zeinaren etorkizuna airean dagoen oraindik.
Ostiralean eman zuen prentsaurrekoan aitortu zuen bezala, "desafio berriak" aurrera ateratzeko ordua dela uste du, eta zilarrezko gezietan "arrakasta" izateko ahalmena duela (Mercedes kotxeen itxurari aipamena eginez).
Michael Schumacherrek bestalde, eskerrak eman nahi izan dizkio Mercedesi orain arteko konfiantzarengatik eta bere etorkizuna airean utzi du.
2008an Formula Bateko txapeldun bilakatu zenak 12 urterekin sinatu zuen bere lehenengo kontratua McLaren taldearekin eta 2007an Formula Batean debutatu zuen marka berdinarentzat lan egiten.
Hamiltonen ordezkoa
Lewis Hamiltonek McLarenen utzi duen lekua badirudi Sergio "Checo" Perezek beteko duela. Gidari mexikarrak Sauber utziko zuela azaldu zuen ostiraleko prentsaurrekoan eta seguruena McLarenen eskaintza onartuko zuela, Ferrariren eskaintzarik ez zegoela ikusita. Honek ere, Jaime Alguersuariri ateak irekita uzten dizkio Formula Bat era itzultzeko, Sauberren eserleku bat libre geratuko litzatekelako.
Hauez gain, zalantza ofizial bakarra Felipe Massa da, oraindik ez baitu Ferrarirekin kontratua berritu.

Michael Schumacherrek bestalde, eskerrak eman nahi izan dizkio Mercedesi orain arteko konfiantzarengatik eta bere etorkizuna airean utzi du.
2008an Formula Bateko txapeldun bilakatu zenak 12 urterekin sinatu zuen bere lehenengo kontratua McLaren taldearekin eta 2007an Formula Batean debutatu zuen marka berdinarentzat lan egiten.
Hamiltonen ordezkoa
Lewis Hamiltonek McLarenen utzi duen lekua badirudi Sergio "Checo" Perezek beteko duela. Gidari mexikarrak Sauber utziko zuela azaldu zuen ostiraleko prentsaurrekoan eta seguruena McLarenen eskaintza onartuko zuela, Ferrariren eskaintzarik ez zegoela ikusita. Honek ere, Jaime Alguersuariri ateak irekita uzten dizkio Formula Bat era itzultzeko, Sauberren eserleku bat libre geratuko litzatekelako.
Hauez gain, zalantza ofizial bakarra Felipe Massa da, oraindik ez baitu Ferrarirekin kontratua berritu.
Derbyan Reala nagusi
LOZANO RODRIGO, ENEKO
Hasi berria den futbol txapelketako lehen derbyan Reala izan da garaile. Realak 2-0 irabazi du Anoetan, partiduaren bigarren zatian Griezmann eta Velak sartutako tantoei esker.
Bi taldeek larri xamar zebiltzan txapelketan, talde bizkaitarrak bost punturekin eta gipuzkoarrak seirekin. Hortaz, Anoetako derby honetan garrantzizko hiru puntu zeuden jokoan.

Hogeita hamar minutu horien ostean gauzak erabat aldatu ziren. Athleticen jokoa lausotzen hasi zen eta aldiz, Realak abiadura handiagoarekin jolasten zuen, Athleticen atezaina den Gorka Iraizozi merituzko geldituak egitera behartuz.
Derbyaren lehen 45 minutuak golik gabe amaitu arren, bigarren zatian partiduaren balantza Realaren alderantz jo zuen. Lehen gola Greizmannek sartu zuen 63. minutua zela, eta bigarrena Carlos Velak, hamar minutu beranduago. Hortaz, Athleticek lehenago zituen bost puntuekin geratzen da. Reala aldiz, bederatzi puntu dituelarik, txapelketaren postu altuetan pentsatzen hasi dezake.
martes, 18 de septiembre de 2012
EHUren Leioako kampusaren aparkaleku berria eraikitzen hasi da
LOZANO RODRIGO, ENEKO
EHUren Bizkaiko Kampuseko aparkaleku berrien lanak martxan jarri dira. Odontologia eta medizina fakultateen aurrean eraikiko da eta 1200 aparkaleku inguru izango ditu, 2013ko iraila epe muga bezala izanda. Gauzatuko diren lanak zenbait aldaketa ekarriko ditu Leioako kampusaren sarbideetan.
Lan hauen ondorioz, aparkaleku berriak erikiko diren behin-behineko aparkalekuak bertan behera utziko dira. Hortaz, aparkaleku hau atletismo-pistan kokatuko da. Bizkaiko Kampusaren errektoreordea den Carmelo Garitaonandiak, bereziki kirolarientzako "sakrifizio handia" dakarrela aitortzeaz gain, Kampuseko azpiegiturak hobetzea denontzako hobekuntza izango dela dio.
Hortaz aparte, lanak gauzatzen diren bitartean, Kampusaren sarbiderako errepidetan zenbait aldaketa egingo dira: Leioa-Unbeko errepidea desbideratzea izango du eta bestalde, kampuserako zenbait sarbide itxita egongo dira. Kampuserako sarbide bakarrak Medizina Fakultatearen parean dagoen sarrera eta Arte ederren Fakultatearen eta Magisteritza fakultatearen artean dagoen sarrerak.
Kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia zabaldu da
Kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia zabaldu da
Itsasne LÓPEZ ZABALETA
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanotzak gizarteko kideei
zuzendutako zabalkunde jarduerak areagotzeko asmotan, diru-laguntzak eskainiko
ditu.
2012. urtean hamalau mila (14.000) euroko
diru-kopurua egongo da erabaki honen
helburu diren laguntzetarako. Laguntza hauek, gehienbat, irakasleei edo irakasle-taldeei egongo dira zuzenduta eta, ondoren,
fakultateko sailei eta sail-atalei, eta ikasleei. Diru-laguntzak, hitzaldiak,
mahai-inguruak eta biltzarrak antolatzeko; kultur irteerak eta enpresetara
bisitak egiteko; irakasleak edo profesionalak gonbidatzeko hitzaldiak ematera;
eta, oro har, interesgarritzat har daitezkeen gainerako jarduera guztietarako eskatu ahal izango dira.
EHU-ko koordinazio, plangintza estrategiko eta kalitatearen dekanordearen ustez, erabaki honek lagunduko du gizarteak unibertsitateaz daukan irudia eta aldi berean, unibertsitateak ingurunearekin dauzkan harremanak hobetzeko.
Leioako kanpuseko parke teknologiko eta zientifikoaren erainkuntza aurrerantz doa
Libe NIETO
UPV-EHUko Leioako kanpusean eraikitzen ari den parke
teknologiko eta zientifikoa zientzia arloan erreferente bihurtuko den proiektua
izango da Europa mailan. Proiektu hau aurrera eramateko Industria departamenduak
9 milio euroko diru laguntza eman die parkearen urbanizazioa gauzatzeko eta
beste 13 milioi edifizio zentrala eraikitzeko. Guztira parkeak 184.000 metro
karratuko azalera izango du eta 12.000 metro karratu eraikin zentralak, 12.000
metro karratu hauetatik erdia gutxi gora behera laborategi izango dira.
Parkearen helburu nagusiak eraberritze,
sorkuntza eta disenu toki bat eta zenbait enpresa teknologiko berri sortzea
izango dira. Onura zientifikoak ez ezik lanpostu asko
sortuko dituen proiektua da gainera, 2500 bat enplegu inguru sortuko dituela
aurreikusten da jada.
Leioako Parke Zientifiko eta Teknologikoak
zenbait azpiegitura desberdin izango ditu: Egoitza-eraikina, enpresen
inkubagailua, Ikerketa Emaitzen Transferentzia Bulegoa eta Informazio eta
Aholkularitza Zerbitzuak besteak beste. Beste alde batetik Espalazio bidezko
Neutroi Iturria ere eraikitzen hasia da.
Parkeak beste unibertsitateen artean leku
gorenetan kokatuko du Euskal Herriko Unibertsitatea ikerkuntzaren arloan eta
honez gain UPV-EHUrentzat kulturalki eta sozialki ere onuragarria izango den
proiektua dugu hau.
BEZaren igoerak Leioako kanpuseko ikasleen egunerokoak garestitu ditu
MARTINEZ DE SOSA, UNAI

Leioako Kanpuseko dendaren saltzaile den Amaia Olmosek aitortu duen bezala, materiala "ehuneko lautik, ehuneko hogeita batera" igo da, eta igoera "nabariegia" iruditu zaio. Bere iritziz ikasleek batez ere koadernoetan sumatu dute igoera, "gehiegi garestitu" direlako.
Bizkaibus bus konpainiak, bestalde, BEZaren ondorioz prezioak igotzeari uko egin dio, udan prezioak igo egin zituelako. Leioako geltokiko bezeroarentzako arreta-zerbitzuko Leire Gorospek dantzan jarri du prezio igoera berria egongo den edo ez: "Udan igo genituen prezioak, eta momentuz ez dira igoko, baina ezin dut ezer ziurtatu. Udaletxeak darama paper kontu hau". Gogoratu beharra dago, gutxi barru Barik txartela indarrean jarriko dela.
Beste hiri batetik etortzea ere garestiagoa da oraingoan. Donostiatik Leioarako bidea egiten duen bus konpainia bakarrenetakoa, Bidaitxungo, 70 zentimo garestitu ditu bidaia indibidualak (1,40 euro joan eta etorria).
Esan beharra dago, bai Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultate ondoko kafetegiak, baita Ostalaritza eskolako menuak, prezioak mantenduko dituela momentuz.
martes, 11 de septiembre de 2012
Guri buruz...
Kaixo!!
EHUko Gizarte eta komunikazio zientzien fakultateko Eneko, Itsasne, Unai eta Libe ikasleak gara. Blog hau sortu dugu, kirolaren eguneroko berriak argitaratzeko eta hortaz, kirolezko kazetaritzaren berezitasunetan sakontzeko asmoz. Ahalik eta objetiboen izaten saiatuko gara, eta modu berean, kirol gehienak jorratzen ere. Iradokizunak jasotzeko prest gaude, posta elektroniko honetara: kapukokirolak@gmail.com.
Pasa zaitez eta iritzia utzi!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)