martes, 18 de septiembre de 2012

Kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia zabaldu da


Kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdia zabaldu da

 Itsasne LÓPEZ ZABALETA

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanotzak gizarteko kideei zuzendutako zabalkunde jarduerak areagotzeko asmotan, diru-laguntzak eskainiko ditu.  

2012. urtean hamalau mila (14.000) euroko diru-kopurua egongo da erabaki honen helburu diren laguntzetarako. Laguntza hauek, gehienbat, irakasleei edo irakasle-taldeei egongo dira zuzenduta eta, ondoren, fakultateko sailei eta sail-atalei, eta ikasleei. Diru-laguntzak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta biltzarrak antolatzeko; kultur irteerak eta enpresetara bisitak egiteko; irakasleak edo profesionalak gonbidatzeko hitzaldiak ematera; eta, oro har, interesgarritzat har daitezkeen gainerako jarduera guztietarako eskatu ahal izango dira.

EHU-ko koordinazio, plangintza estrategiko eta kalitatearen dekanordearen ustez, erabaki honek lagunduko du gizarteak unibertsitateaz daukan irudia eta aldi berean, unibertsitateak ingurunearekin dauzkan harremanak hobetzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario