martes, 18 de septiembre de 2012

BEZaren igoerak Leioako kanpuseko ikasleen egunerokoak garestitu ditu

 MARTINEZ DE SOSA, UNAI

Leioako ikasleek nabaritu egin dute irailaren batean eman zen BEZaren igoera berria. Prezio igotze honek garestitu egin ditu unibertsitateko materialak, besteak beste. Material gehien erosten duten fakultateko ikasleek, Arte Ederretako Fakultatean, urtean zehar sumatuko dute igoera hau.

Leioako Kanpuseko dendaren saltzaile den Amaia Olmosek aitortu duen bezala, materiala "ehuneko lautik, ehuneko hogeita batera" igo da, eta igoera "nabariegia" iruditu zaio. Bere iritziz ikasleek batez ere koadernoetan sumatu dute igoera, "gehiegi garestitu" direlako.

 Bizkaibus bus konpainiak, bestalde, BEZaren ondorioz prezioak igotzeari uko egin dio, udan prezioak igo egin zituelako. Leioako geltokiko bezeroarentzako arreta-zerbitzuko Leire Gorospek dantzan jarri du prezio igoera berria egongo den edo ez: "Udan igo genituen prezioak, eta momentuz ez dira igoko, baina ezin dut ezer ziurtatu. Udaletxeak darama paper kontu hau". Gogoratu beharra dago, gutxi barru Barik txartela indarrean jarriko dela.

Beste hiri batetik etortzea ere garestiagoa da oraingoan. Donostiatik Leioarako bidea egiten duen bus konpainia bakarrenetakoa, Bidaitxungo, 70 zentimo garestitu ditu bidaia indibidualak (1,40 euro joan eta etorria).

Esan beharra dago, bai Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultate ondoko kafetegiak, baita Ostalaritza eskolako menuak, prezioak mantenduko dituela momentuz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario