domingo, 30 de septiembre de 2012

Derbyan Reala nagusi


LOZANO RODRIGO, ENEKO

Hasi berria den futbol txapelketako lehen derbyan Reala izan da garaile. Realak 2-0 irabazi du Anoetan, partiduaren bigarren zatian Griezmann eta Velak sartutako tantoei esker. 

Bi taldeek larri xamar zebiltzan txapelketan, talde bizkaitarrak bost punturekin eta gipuzkoarrak seirekin. Hortaz, Anoetako derby honetan garrantzizko hiru puntu zeuden jokoan.

Partidua 20:00etan hasi zen, inolako arazorik gabe. Lehen hogeita hamar minutuak intentsitate handikoak izan ziren. Bi taldeek pilotaren jabetza nahi zuten eta nahiz eta gol aukera argirik ez egon, zelaian kalitatezko bi taldeen arteko borroka ikusi zezakeen. 

Hogeita hamar minutu horien ostean gauzak erabat aldatu ziren. Athleticen jokoa lausotzen hasi zen eta aldiz, Realak abiadura handiagoarekin jolasten zuen, Athleticen atezaina den Gorka Iraizozi merituzko geldituak egitera behartuz.

Derbyaren lehen 45 minutuak golik gabe amaitu arren, bigarren zatian partiduaren balantza Realaren alderantz jo zuen. Lehen gola Greizmannek sartu zuen 63. minutua zela, eta bigarrena Carlos Velak, hamar minutu beranduago. Hortaz, Athleticek lehenago zituen bost puntuekin geratzen da. Reala aldiz, bederatzi puntu dituelarik, txapelketaren postu altuetan pentsatzen hasi dezake. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario