domingo, 30 de septiembre de 2012

42 domina Espainiar taldearentzat aurtengo para olinpiar jokoetan Londresen

Libe NIETO
Pasaden abuztuak 29an hasi ziren  2012ko para olinpiar jokoak Londresen. Hamaika egun iraun zituen kirolez beteriko ekitaldi honek, herrialde guztietako kirolari elbarritu onenak hurbildu ziren bertan parte hartzera eta  euren  trebetasunak erakustera.
Lehen para olinpiar jokoak Italian izan ziren 1960.urtean eta 1976rarte ez ziren hasi neguko para olinpiar jokoak ospatzen. Udako para olinpiar jokoetatik negukoetara bi urteko aldea egoten da, eta bakoitza lau urtetik behin ospatzen da.
Aurtengoan ere Espainiako taldea bertan zegoen. Guztira 42 domina lortu zituzten espainiar kirolariak: zortzi urrezko, hemezortzi zilarrezko eta hamasei brontzezko domina.
Kirolari Espainiar guztien artean sei Euskaldunak ziren: Richard Oribe  eta Ander Romarate, igeriketan; Asier Garcia, saskibaloian; Aitor Oroza, txirrindularitzan; Laura Garcia, judoan; eta Mari Carmen Rubio, arku-tiroan.
Irailaren 9an jokoei amaiera ematen dien itxiera klausura izan zen beraz lau urte itxaron beharko dugu emozioz eta merituz beteriko Paraolinpiar jokoak ikusteko berriro ere.


No hay comentarios:

Publicar un comentario