Libe NIETO
UPV-EHUko Leioako kanpusean eraikitzen ari den parke
teknologiko eta zientifikoa zientzia arloan erreferente bihurtuko den proiektua
izango da Europa mailan. Proiektu hau aurrera eramateko Industria departamenduak
9 milio euroko diru laguntza eman die parkearen urbanizazioa gauzatzeko eta
beste 13 milioi edifizio zentrala eraikitzeko. Guztira parkeak 184.000 metro
karratuko azalera izango du eta 12.000 metro karratu eraikin zentralak, 12.000
metro karratu hauetatik erdia gutxi gora behera laborategi izango dira.
Parkearen helburu nagusiak eraberritze,
sorkuntza eta disenu toki bat eta zenbait enpresa teknologiko berri sortzea
izango dira. Onura zientifikoak ez ezik lanpostu asko
sortuko dituen proiektua da gainera, 2500 bat enplegu inguru sortuko dituela
aurreikusten da jada.
Leioako Parke Zientifiko eta Teknologikoak
zenbait azpiegitura desberdin izango ditu: Egoitza-eraikina, enpresen
inkubagailua, Ikerketa Emaitzen Transferentzia Bulegoa eta Informazio eta
Aholkularitza Zerbitzuak besteak beste. Beste alde batetik Espalazio bidezko
Neutroi Iturria ere eraikitzen hasia da.
Parkeak beste unibertsitateen artean leku
gorenetan kokatuko du Euskal Herriko Unibertsitatea ikerkuntzaren arloan eta
honez gain UPV-EHUrentzat kulturalki eta sozialki ere onuragarria izango den
proiektua dugu hau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario