domingo, 21 de octubre de 2012

Mestalla ez da Athleticentzat

LOZANO, Eneko 

Athleticek partidu ona egin arren, ez zuen punturik lortu Mestallan. Partida Athleticen alde zegoen 68. minutuan Undiano Mallenco epaile nafarra Ander Herrera kanporatu zuen arte. Handik aurrera Valentzia izan zen nagusi eta epikotasunez betetako erremontada lortu zuen, aurretiaz entzuten ziren txistuak isilaraziz. Valentzia ligako sailkapenean postuak igotzen doa, talde bizkaitarra berriz, beheko postuetan mantentzen da zaleen zalantzak areagotuz.

Larunbateko partidua beldurrezko pelikula bat zirudien Athleticentzat. Adurizek 18. minutuan izugarrizko gola sartu zuen. Partidua hasieratik txuri-gorrien alde jarri zen. Hala ere, Undiano Mallenco epaileak Athleticen aurkako penaltia adierazi zuen 24. minutuan Soldadok Mestallako markadoretan berdinketa jartzeko. Baina bilbotarren ez zuten haien jarrera aldatu eta Adurizek berriro ere, 30. minutuan 1-2 a jarri zuen. 

Markagailuak adierazten zuen moduan, lehen zatian Athletic izan zen partidaren jaun eta jabe. Baina zaleen txuri-gorrien kalterako, bigarren zatia partiduaren norabidea erabat aldatu zuen. 68. minutuan Ander Herrera, Valentziako Tino Costa erdilariarekin borrokan hasi zen eta epaileak txartel gorria erakutsi zion, jokalaria aldagaletara joatera behartuz. 

Kanporaketaren ondorioz Athleticek 10 jokalariekin jolastu behar izan zuen eta egoera horretaz baliatuz, Valentzia partiduaren jabe izaten joan zen. Bizkaitar taldeak 88. minutura arte haren abantaila defendatzea lortu zuen baina azkenenean berdinketaren gola heldu zen Tino Costaren esku. Partida berdinketan amaitzeko itxura zuen baina 90.minutuan Valdezek Adurizen bi golak baliogabetu zituen Valentziari garaipena ematen zion hirugarren gola lortuz. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario