martes, 23 de octubre de 2012

Lance Armstrong txirrindulariari zazpi tourrak kendu dizkiote


Itsasne LÓPEZ ZABALETA

Estatu Batuetako antidoping agentziak, (USADA) Lance Armstrong txirrindularia salatu du esanez bere karrera profesionala iraundu zuen bitartean behin eta berriz dopatu zela. Informe hau publikatu bezain laster, UCI, Nazioarteko Txirrindularitza elkarteak, Lance Armstrongi 1999tik 2005ra irabazitako 7  tourrak ezeztatzea erabaki du.  Hemendik aurrera ezin izango du berriro txirrindularitza profesionalen aritu eta tourren garaipena, bigarren sailkatuei emango zaie.


UCI elkarteko McQuaid presidenteak esan du ez zutela inoiz Armstrongen inguruko dopingari buruz ezer jakin, eta azpimarratu du ere, txirrindulariari egin zioten 218 kontrolak negatiboak eman zutela.

Berri honek bitan banatu du txirrindularitzaren mundua, batzuk Lance Armstrongen errugabetasunean sinesten dute eta beste batzuk aldiz uste dute tamalgarria dela txirrindularitzan bizitzen ari dena eta Lancek ordaindu beharko duela urteetan zehar egin duenagatik.  

Egoera hau ikusita,Rabobank banku holandarrak, zenbait txirrindularitza taldeen babesle izateari utziko dio.  Bert Bruggink, Rabobank kontseiluko zuzendariaren esanetan, jadanik ez dute txirrindularitza justu eta garbian sinesten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario